"Eremuko pertsonei informazioa eta orientabidea eman prestakuntza eta ikaskuntzako eskaintzari buruz, eta hauen eskaria sustatzea dugu helburu."

Jar zaitez gurekin harramenetan

"Ikaskuntzak pertsonen gizarteratzea, aukera berdintasuna, aniztasuna eta bizi kalitatearen hobekuntza errazten dugu."

Zerbitzuaren helburuak

Ikaskuntzako bitartekaritza zerbitzuak ondoko helburuak ditu:

  • Bere eremuko pertsonei informazioa eta orientabidea ematea prestakuntza eta ikaskuntzako eskaintzari buruz, haien interesak eta beharrak kontutan hartuta.
  • Prestakuntza eta ikaskuntza eta eskaria sustatzea.

Zerbitzuen gutxieneko funtzioak

Esandako helburuak bete ahal izateko ikaskuntzako bitartekaritza zerbitzuak ondorengo funtzioak gutxienez garatu beharko ditu:

  • Bere eremuan, ezagutzaren edozein esparrurekin lotutako ikaskuntzari buruzkoak diren prestakuntzako jarduera eta ekimenei buruzko informazio zehatza bildu eta eguneratu, bizialdi osoko ikaskuntzaren testuinguruan; urrutiko prestakuntzako eskaintzak ere aintzat hartuko dira. Informazio hori eskuragarri jarriko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bizialdi osoko ikaskuntzarako duen atarian: www.hiru.com/ikasgida eta boziurolakosta.com.
  • Formakuntza herritarrei hurbiltzea, bereziki prestakuntzatik aldenduen dauden pertsonei eta gaitasun-maila baxuen dutenei, aholkularitza eta orientabidea eskeiniz, dituzten interesak eta beharrak kontutan hartuta.
  • Erakundeekin, hezitzaileekin eta eremuko veste eragileekin lan proaktiboa egitea bizialdi osoko ikaskuntza-jarduerak sustatzeko, bereziki eremuan bete gabe geratu den eskaera dagoela antzematen bada.
  • Bizialdi osoko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, tokiko edo eskualdeko esparruan alor horretan antzemandako beharrizanen arabera, eta jarduera bakoitzaren onuradun izango diren petsonen taldea zehaztuz.

Zer da?

Boziurolakosta ikaskuntza testuinguru formaletara (ikastetxe, lanbide heziketa eta unibertsitateak) mugatzen duen ideia gainditzen du, eta horren ordez, testuinguru ez formaletan eta informaletan (eguneroko bizitzan, familian, lanean, aisialdian ...) jasotako ikaskuntza ere aintzat hartzen du.

Norentzat zuzendua?

Proiektu honen hartzaileak, herritarrak osotasunean dira, baina bereziki lan merkatutik urrunen dauden pertsonentzako pentsatua izan da: etorkinak, emakumeak, langabetuak, etabar.

Prestakuntzaren informazio gaurkotua gune bakar batean, herritarren eskura egon ahal izateko eta gainera balio erantsiko zerbitzua eskaintzen du Boziurolakostak on-line aholkularitzaz gain, presentziazko zuzeneko aholkularitza eta aldi berean ikasketa ibilbide pertsonalizatua zehazten lagundu, pertsonen beharrak/desioak aztertu eta irtenbide egokiak proposatuz.

Zer aurkitu dezakezu web orrian?

Web orri honen bidez, garapen pertsonalari begira nahiz lan munduratzeari begira, eskualde eta herrialde mailan eskaintzen den formakuntza aukera osoaren informazioa aurkitu daiteke.

Bitartekotza zerbitzua

Bizitzan zeharreko ikaskuntzarako egitasmora hurbiltzen denak informazioa, orientazioa eta aholkularitza zerbitzua emango dion bitarteko bat aurkituko du. Eskualdean enplegua bilatu, lana aldatu nahi duen edo/eta maila profesionala hobetzeko asmoa duen edozeinen eskura egongo delarik. Bertan interesa agertzen duen pertsona guztiei harrera egingo zaielarik bai telefonoz, on line eta pertsonalki.

Harrera honetan pertsona bakoitzari bere ibilbiderako edo ekintzarako beharrezko duen informazioa bere esku jarriko zaio. Berak duen edozein zalantzari argibideak emateko identifikazio datuak jasoko dira eta berak nahi izanez gero, elkarrizketa data bat jarriko zaio bitartekoarekin informazio gehiago emateko.

Pertsonaren beharra jakinez gero ibilbidearen aukera emango zaio. Horrela ibilbide osoan zehar orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskura izango luke.

Eskualdeko ikaskuntzaren erreferente izan nahi dugu, Urola Kostan bizitzan zeharreko ikaskuntzarako bitartekoa, prestakuntza eskaintza guztia bilduko duen gunea izan.

Pertsonaren ikuspegitik prestakuntza arautuan sartzeko erraztasunak eman nahi ditugu eta ondorioz pertsona horiek lan merkatuan sartzeko aukerak zabaldu, batez ere aukera gutxituak dituzten kolektiboak: Emakumeak, langabetuak, etorkinak, etab. Izan ere, ikaskuntzak pertsonen gizarteratzea, aukera berdintasuna, aniztasuna eta bizi kalitatearen hobekuntza errazten du. Eta gainera, gure gizartearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko zutabe garrantzitsua bilakatu da.