Diru-laguntzak euskalduntze ikastaroak egin dituztenei  albisteari erlazionaturiko irudia

Zarauzko Udalak diru-laguntzak emango dizkie 2016-2017 ikasturtean zehar euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei.

Zarautzen herritarren %70a da elebiduna, eta Udalarentzat oso garrantzitsua da kopuru horri eustea eta ahal bada noski gehitzea. Horrenbestez, diru laguntzak banatuta, elebidunen kopurua handitzea du helburu nagusi Zarauzko Udalak.

Zenbait baldintza

2016-2017 ikasturtean zehar euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten herritar heldu orok jasoko dute diru-laguntza.
Onuradunek honako baldin-tzak bete beharko dituzte laguntza horiek jasotzeko: diru-laguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egon behar dira, eta ikastaroan eskainitako ordu guztien %80 hartzea, gutxienez.

Eskariak Herritarren Arreta Zerbitzuan (kale Nagusia, 29) aurkeztu behar dira, Zarauzko Udalak horretarako jarriko dituen eskaera-orriak baliatuta, 2017ko uztailaren 14a baino lehen, hau da, hiru asteetako epea dago oraindik. Hori izango da, hain zuzen, azken eguna aurkezteko. ...


Albistea irakurri osotasunean
Talentua euskal industriarako: ikasgelatik Fabrikazio Aurreratuko lantegira albisteari erlazionaturiko irudia

Ikasleek espezialitateko hirugarren kurtsoa bukatu dute; industri taldeak baino ez du ematen titulazio hau, eta enpresako heziketa zentroan goi mailako lanbide heziketa bukatu duten ikasleei eskaintzen die. Egiaztagiri honekin ikasleek fabrikazio inguruneen benetako funtzionamenduari buruzko ezagutzak eskuratzen dituzte eta errazago dute lan merkatuan sartzea.

Balio erantsi handiko makinak instalatzeko beharrezkoa da espezializazio maila handia edukitzea. Hori dela eta, DANOBATGROUP makina-erreminten euskal fabrikatzaileak heziketa zentro propioa du duela bost urtetik, benetako ekoizpen ingurunetara egokitutako prestakuntza profesionala emateko.

2012az geroztik industri taldeak Lanbide Heziketa duala (LH) ematen du bere eskolan, prestakuntza eta lana txandakatuz. Sistemak, funtsean, oinarri teoriko sendoak eta benetako ekoizpen plantetan eskuratutako esperientzia konbinatzen ditu. ...


Albistea irakurri osotasunean
 C1 eta C2 mailak ere deialdi irekian egiaztatu ahal izango dira albisteari erlazionaturiko irudia

Berri ona euskararen ezagutza aurreratua egiaztatu nahi dutenentzat: HABE erakundeak argitaratu berri duen ebazpenari esker, aurten, lehen aldiz, C1 eta C2 gaitasun-mailak ere egiaztatu ahal izango dira deialdi irekien bitartez. Orain arte, B1 eta B2 mailak ziren honela egiazta zitezkeen bakarrak. Askoren xede den C1 maila egiaztatzeko, berriz, horren baliokide den EGA -EAEn zein Nafarroan Hezkuntza sailek bideratzen dutena- zen orain arte bere kasa zihoazen azterketariak onartzen zituen bakarra. C1 eta C2ra aurkezteko, ezinbestekoa zen euskaltegi batean matrikulatua egotea.

Aspalditxotik iragarria zegoen berritasun honekin, «maila hauek egiaztatu nahi duten ikasleei bidea errazten zaie; izan ere, orain arte, HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegietako ikasleek bakarrik egiazta zitzaketen bi maila horiek HABEren deialdietan». HABEko zuzendari nagusi Jokin Azkuek azpimarratu du «gizarte behar jakin bati erantzuten diola interesaturik dauden herritar guztiei zabaltzea C1 eta C2 mailei dagozkien ziurtagiriak lortzeko aukera».

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpe dago HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta neurri honen bidez gaitasun-mailak egiaztatzeko bidea erraztu eta zabaldu nahi da. Izan ere, hemendik aurrera euskara-agiria atera nahi duen herritarrak aukera izango du zuzen-zuzenean deialdiotan matrikulatzeko, beste inolako galbahetatik pasa gabe. ...


Albistea irakurri osotasunean

“Biztanleria okupatuaren parte hartzea bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan” txostenak egindako ikaskuntza-jardueraren inguruko ikerketa proiektuaren 2017 urteko inkestako emaitzak aurkezten ditu, zehazki enplegua duten Gipuzkoako pertsonena. Ondorio nagusiak honakoak dira:
- Gipuzkoako biztanleria okupatuaren %50,4ak azken urtean zehar ikasi du, gizonezkoen parte hartzea (%52,0) emakumezkoena (%48,5) baina zertxobait altuagoa izanik.
- Parte hartzea %21,5a arte gutxitzen da etengabeko ikaskuntza aztertzen bada (inkesta egin baino aurreko lau asteak)
- Pertsona hauen erdiak baina gehiagok (%52,7) laneko orduetatik kanpo ikasten dute eta heren batek lan orduetan (%35,1).

...


Albistea irakurri osotasunean
Urola Ikastolak Eskola Jasangarria ziurtagiria berritu du albisteari erlazionaturiko irudia

Urola Ikastolak Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso zuen joan den ekainaren 6an, Urdaibaiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroko auditorioan ospatutako ekitaldian. Urola Ikastola BHI Eskola Agenda 21 proiektuan aritu da 2003. urteaz geroztik, eta aurten, 2013. urtean lortutako aitortza berritzea izan dute helburu. Marixol Zubizarreta Urola Ikastolako Eskola Agenda 21eko koordinatzailea izan zen ekitaldian ziurtagiria jasotzeko arduraduna, eta bertan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte izan ziren.

Eskola Jasangarria agiriarekin Eskola Agenda 21 programan nabarmentzeko esperientziak dituzten eskolak goraipatzen dira.  Proiektuarekin ezagutu nahi dituzte ikastetxeen lanak, prozedurak, esperientziak, eskolen hezkuntza, partaidetza eta jasangarritasun kalitatea. Urola Ikastolak XXV. topaketetan hartu zuen parte, maiatzaren 5ean, ikastetxeko bioaniztasunaren trataera azalduz. ...


Albistea irakurri osotasunean
Erasmus + truke programa abiatu dute, GazteArt proiektuaren barruan albisteari erlazionaturiko irudia

Deialdia bailara osorako bada ere, lehentasuna azpeitiarrek izango dute. Izan ere, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak, eta Zizurkilgo Udalak osatu dute GazteArt proiektua, Italiako Napoli hiriko ENNEA elkartearekin batera. Izen ematea ekainaren 5etik 30era egin beharko da.

Sormen artistiko-plastikoan edo artistiko-grafikoan ezagutza, formazioa edota zaletasuna duten 1988 eta 1998 urteen artean jaiotako Urola Erdiko sei gaztek aukera izango dute Erasmus + truke programaren barruko GazteArt proiektuan parte hartzeko. Besteak beste, abenduan Napolin (Italia) astebeteko egonaldia egingo dute.

Deialdia bailara osorako bada ere, lehentasuna azpeitiarrek izango dute. Izan ere, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak, eta Zizurkilgo Udalak osatu dute GazteArt proiektua, Italiako Napoli hiriko ENNEA elkartearekin batera. Gaztematika, Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistemaren barruan sortutako lantalde baten emaitza da GazteArt. “2016-2017 ikasturteko planean erabaki zen Gipuzkoako Zerbitzuetan Erasmus + programak eskaintzen dituen aukerak lantzen hastea, programa horrek gazteriaren arloan eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta, ahal izanez gero, aprobetxatzeko”, azaldu zuen deialdiaren aurkezpenean Jose Mari Luengo Zizurkilgo alkateak. Luengorekin batera, Ainara Larrañaga Azpeitiko zinegotziak eta Izaro Zinkunegi Kultur Mahaiko teknikariak eman zituzten egitasmoaren xehetasunak atzo, Zizurkilen. ...


Albistea irakurri osotasunean