Erasmus + truke programa abiatu dute, GazteArt proiektuaren barruan albisteari erlazionaturiko irudia

Deialdia bailara osorako bada ere, lehentasuna azpeitiarrek izango dute. Izan ere, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak, eta Zizurkilgo Udalak osatu dute GazteArt proiektua, Italiako Napoli hiriko ENNEA elkartearekin batera. Izen ematea ekainaren 5etik 30era egin beharko da.

Sormen artistiko-plastikoan edo artistiko-grafikoan ezagutza, formazioa edota zaletasuna duten 1988 eta 1998 urteen artean jaiotako Urola Erdiko sei gaztek aukera izango dute Erasmus + truke programaren barruko GazteArt proiektuan parte hartzeko. Besteak beste, abenduan Napolin (Italia) astebeteko egonaldia egingo dute.

Deialdia bailara osorako bada ere, lehentasuna azpeitiarrek izango dute. Izan ere, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak, eta Zizurkilgo Udalak osatu dute GazteArt proiektua, Italiako Napoli hiriko ENNEA elkartearekin batera. Gaztematika, Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistemaren barruan sortutako lantalde baten emaitza da GazteArt. “2016-2017 ikasturteko planean erabaki zen Gipuzkoako Zerbitzuetan Erasmus + programak eskaintzen dituen aukerak lantzen hastea, programa horrek gazteriaren arloan eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta, ahal izanez gero, aprobetxatzeko”, azaldu zuen deialdiaren aurkezpenean Jose Mari Luengo Zizurkilgo alkateak. Luengorekin batera, Ainara Larrañaga Azpeitiko zinegotziak eta Izaro Zinkunegi Kultur Mahaiko teknikariak eman zituzten egitasmoaren xehetasunak atzo, Zizurkilen. ...


Albistea irakurri osotasunean