Hizkuntza gutxituei buruzko legea egingo duela hitz eman du Frantziako Kultura Ministroak albisteari erlazionaturiko irudia

Frantziako Asanblea Nazionalean hizkuntza gutxituei buruzko eztabaida egin zen atzo. Frantsesaz gain beste hizkuntza bat hitz egiten den herrialdeetan interes handia piztu zuen eztabaidak, baina interes horrek ez zituen diputatu guztiak kutsatu: Asanblea Nazionala osatzen duten 577 diputatuetatik, 50 bat besterik ez ziren eztabaidan izan. Lehen aldiz, euskara gutxituei buruzko legea egingo duela hitz eman zuen Christine Albanel Frantziako Kultura ministroak. Dena den, legearen edukia ezagutu arte zain egon beharko da. Albanelek jada adierazi du Konstituzioaren 2. artikulua ez dutela aldatuko; legeak ez du hizkuntza horien ofizialtasuna onartuko eta Parisek ez du Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatuko. ...


Albistea irakurri osotasunean
  • Eusko Jaurlaritza
  • Europear Batasuna
  • FP Lanbide Heziketa