2017-18 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 5etik 16ra  albisteari erlazionaturiko irudia

Zumaiako Soldadura Zentroan 2017-18 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 5etik 16ra izango da. Interesa duten pertsonek zentrora deitu eta instalazioak ikusteko eta argibideak jasotzeko hitzordua eska dezakete maiatzean zehar.

Espezialitatea: SOLDADURA, FABRIKAZIOA ETA MUNTAIA

Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Aurre izen-ematea: Ekainaren 5etik 16ra, Soldadura Zentroan. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren  bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.

Lehenengo ikasturtea:

    Fabrikazioko oinarrizko eragiketak
    Soldadura eta metalezko arotzeria
    Aluminio eta PVCko arotzeria
    Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak
    Zientzia aplikatuak I
    Komunikazioa eta gizartea I
    Tutoretza eta orientazioa ...


Albistea irakurri osotasunean
Ate irekiak eta matrikulazio epea Urola lanbide Eskola eta Urola Ikastolan albisteari erlazionaturiko irudia

Uztailetik aurrera martxan hasiko den Urola Lanbide Eskola berriak, datorren astean, asteazkenean 18:00etatik 20:00etara, eta maiatzak 6 larunbatean 11:00etatik 13:00etara, ateak zabalik izango ditu. Bere eskaintzaren berri emango du. Informazioa 943852174 telefonoan edo www.urola.org

Bestalde, Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHIn 17/18 ikasturterako Batxilergoko aurrematrikulazio epealdia zabalik du maia-tzaren 2tik 12ra, biak barne. Bi batxilergoko modalitate eskain-tzan dira. Batetik, Zientziak, eta bestetik Giza eta Gizarte Zien-tziak. Informazio gehiago, Azkoitiko eraikinean edo 943852174 telefonoan edo www.urola.org ...


Albistea irakurri osotasunean
Selektibitate berriak bidea jarriko du azterketa gutxiago egin ahal izateko albisteari erlazionaturiko irudia

Iragarritakoaren adinako berritasunik ez da izango, baina bai aldaketa nabarmen batzuk. Unibertsitaterako hautaproba nolakoa izango den erabaki dute Hegoaldeko bi unibertsitate publikoek, eta aldeak daude batetik bestera. Azterketaren egitura bera izango da bietan, aurreko urteetakoa. Bi fase izango ditu selektibitateak: batetik, orokorra, derrigorra, bost ikasgaitako probekin; bestetik, borondatezkoa, nota igotzeko balio duena, gehienez hiru azterketa eginda. Hain justu, borondatezko fase horretan aldaketak egin dituzte: orain arte ez bezala, derrigorrezko lehen fasean egindako azterketak kontuan hartuko dituzte nota igotzeko. Horrenbestez, ikasleei bidea zabaldu diete ikasgai gutxiagotako probak egin ahal izan ditzaten selektibitatean.

Errebalidak ziren orain abian jartzekoak. LOMCEren egutegiaren arabera, aurten amaierako azterketa pasatu behar zuten Batxilergo bukaerako irakasleek. Ez ezartzea erabaki zuen, ordea, Espainiako Gobernuak, gutxiengoan dagoela ikusita. Hezkuntzako «itun nazionala» lortzeko bidea abiatu dute Espainiako Kongresuan, eta hori adostu arte behintzat ez dituzte errebalidak hasiko. Eta gero ere zail dirudi, PP ez beste alderdiak horren kontra baitaude. Kongresuan zer egingo duten zain, hona aurten nolakoa izango den unibertsitateko sarbide proba. ...


Albistea irakurri osotasunean
LHko ikasleengan zientziarako bokazioak piztu nahian albisteari erlazionaturiko irudia

Ostiral honetan, martxoak 10, hurrenez hurren Euskadiko LHko itunpeko ikastetxeen eta ikastetxe publikoen sareak ordezkatzen dituzten Hetel eta Ikaslan elkarteek, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearekin batera, DBHko 4. Mailako 200 ikasle bilduko dituzte Esperientziaren I. Foroan, «haiengan teknologiarekiko interesa pizteko, teknologia haientzat erakargarria izan dadin, eta Lanbide Heziketa enplegagarritasun-maila handiko lan aukera gisa sustatzeko, batik bat industriarekin lortutako adarretan». Ekimen horri esker, gazteek Parkeko enpresen errealitateak ezagutuko dituzte, eta ikusiko dute zein diren gehien behar diren profilak, zer jarrera behar diren eta zer erronka aurkituko dituzten, ahalik eta prestakuntzarik osoena lortzeko.

Zientziarako bokazioak falta dira euskal gazteen artean. Eta gabezia hori oso kezkagarria da Euskadiko industriaren etorkizunera begira, eta bai ugazaben elkarteek bai Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan mahai gaineratu dute. Euskadiko Lanbide Heziketak arazo hori desagerrarazi nahi du, edo, behintzat, txikiagotu, euskal industriak teknikari kualifikatuak behar dituela ahaztu gabe. ...


Albistea irakurri osotasunean
Irakasleen formakuntza egokitu nahi du Uriartek, PISAren emaitza gogoan albisteari erlazionaturiko irudia

Emaitza eskasagoak izan dira azken PISA azterketan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horri erantzuteko neurriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Arreta berezia jarri du irakasleen prestakuntzan, irakasteko moduetan eta ikasleen ulermenean. Ikasleak konpetentzietan heztea ezinbestekoa dela ohartarazi du Hezkuntza Sailak, eta irakasleek gai izan behar dutela horretarako. «Paradigma aldaketa» horretarako prestakuntza iragarri dute, horrenbestez. Eta aldaketa handiago bat ere bai: unibertsitateekin hizketan hasi dira irakasle izateko ikasketetan sarbideko proba bat ezar dezaten.

Joan den abenduan plazaratu zituzten PISA azterketaren emaitzak. Lehenbiziko datuak dira: ranking baten eran, herrialdekako emaitzak aurkezten dituzte. Nafarroan aurrerapausoak agertu dira —zientzietan jaitsiera txiki bat izan da—, baina zenbakiek behera egin dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aztertutako hiru alorretan kaskartu dira zenbakiak: zientzietan, matematikan eta irakurketan. Areago, 2003an PISA lehen aldiz egin zutenetik izandako emaitzarik txarrenak dira matematikan eta zientzietan.

Datu horiek guztiak tentuz aztertu behar direla adierazi zuen atzo Cristina Uriarte sailburuak. Eusko Legebiltzarrean eman zituen azalpenak. Zenbaki eta grafiko ugari aurkeztu zituen, azterketa batetik bestera izan diren gorabeherak sakon aztertzeko. Besteak beste, ohartarazi du azken PISAn, lehen aldiz, ordenagailuen bidez egin zituztela azterketak, eta horrek ere eragina duela emaitzetan. Bestetik, ikasleen ISEK indize sozioekonomiko eta kulturala jaitsi egin dela aurreko proben aldean, eta horrek ere eragiten duela. ISEK orokorra jaitsi da, eta orain ere diferentzia handia dago itunpeko sarearen eta publikoaren artean: sare publikoan nabarmen baxuagoa da indize sozioekonomiko eta kulturala. ...


Albistea irakurri osotasunean
EGA eta gainerako azterketak egokitzeko urtea albisteari erlazionaturiko irudia

EGA euskararen gaitasun agiria 2017ko aurreneko deialdian lortu nahi dutenek zabalik dute astelehenaz geroztik eta hilaren 23ra arte izena emateko epea. Europako Erreferentzia Marco Bateratuko C1 maila azterketa libre horren bidez egiaztatu nahi dutenei ez zaizkie baldintza bereziki zorrotzak ezartzen: 17 urte beteta eduki behar dituzte, edo urtean zehar bete, eta 24 euro ordaindu. Ez da diru asko, nahiz eta aurten dezente garestitu den, %33, iazko lehen deialdian parte hartzeko 18 euro ordaindu behar baitziren orduan kaleratutako informazio agirien arabera. Merkea da, hala ere, baliokide duen Cambridge Advanced Certificate in English-ekin konparatuta, azterketa hori egiteko matrikula 200 euro ingurukoa baita.

Eskerrak den merkea, azterketa gainditzen dutenen kopurua %25aren bueltan dabilenez izena ematen dutenen hiru herenek etekin txikia ateratzen baitiote inbertsioari. Eta, azken bospasei urteotan batez beste 12.000 bat lagun matrikulatzen direla kontuan izanda, jende asko pasatzen da esperientzia etsigarri horretatik, nahiz eta murrizten doan EGAren atzetik abiatzen direnen kopurua. 2012tik aurrera ikasketak euskaraz egin dituztenei azterketa eta titulu beharrik gabeko maila-aitortza egiten zaienetik, hasi da baretzen "EGAmania". Batez ere unibertsitatez kanpoko ikasketak amaitu bezain pronto, askotan berariazko prestakuntzarik gabe, titulu horren bila doazenen artean. Hala ere, asko dira urtero azterketak jartzen duen langarekin -batez ere, atariko probakoarekin- estropezu egin eta EGAdunen eremutik at gelditzen direnak. ...


Albistea irakurri osotasunean