Talentua euskal industriarako: ikasgelatik Fabrikazio Aurreratuko lantegira

Talentua euskal industriarako: ikasgelatik Fabrikazio Aurreratuko lantegira albisteari erlazionaturiko albistea

Ikasleek espezialitateko hirugarren kurtsoa bukatu dute; industri taldeak baino ez du ematen titulazio hau, eta enpresako heziketa zentroan goi mailako lanbide heziketa bukatu duten ikasleei eskaintzen die. Egiaztagiri honekin ikasleek fabrikazio inguruneen benetako funtzionamenduari buruzko ezagutzak eskuratzen dituzte eta errazago dute lan merkatuan sartzea.

Balio erantsi handiko makinak instalatzeko beharrezkoa da espezializazio maila handia edukitzea. Hori dela eta, DANOBATGROUP makina-erreminten euskal fabrikatzaileak heziketa zentro propioa du duela bost urtetik, benetako ekoizpen ingurunetara egokitutako prestakuntza profesionala emateko.

2012az geroztik industri taldeak Lanbide Heziketa duala (LH) ematen du bere eskolan, prestakuntza eta lana txandakatuz. Sistemak, funtsean, oinarri teoriko sendoak eta benetako ekoizpen plantetan eskuratutako esperientzia konbinatzen ditu.



Iturria: Urola Kostako Hitza