LHko ikasleengan zientziarako bokazioak piztu nahian

LHko ikasleengan zientziarako bokazioak piztu nahian albisteari erlazionaturiko albistea

Ostiral honetan, martxoak 10, hurrenez hurren Euskadiko LHko itunpeko ikastetxeen eta ikastetxe publikoen sareak ordezkatzen dituzten Hetel eta Ikaslan elkarteek, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearekin batera, DBHko 4. Mailako 200 ikasle bilduko dituzte Esperientziaren I. Foroan, «haiengan teknologiarekiko interesa pizteko, teknologia haientzat erakargarria izan dadin, eta Lanbide Heziketa enplegagarritasun-maila handiko lan aukera gisa sustatzeko, batik bat industriarekin lortutako adarretan». Ekimen horri esker, gazteek Parkeko enpresen errealitateak ezagutuko dituzte, eta ikusiko dute zein diren gehien behar diren profilak, zer jarrera behar diren eta zer erronka aurkituko dituzten, ahalik eta prestakuntzarik osoena lortzeko.

Zientziarako bokazioak falta dira euskal gazteen artean. Eta gabezia hori oso kezkagarria da Euskadiko industriaren etorkizunera begira, eta bai ugazaben elkarteek bai Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan mahai gaineratu dute. Euskadiko Lanbide Heziketak arazo hori desagerrarazi nahi du, edo, behintzat, txikiagotu, euskal industriak teknikari kualifikatuak behar dituela ahaztu gabe.



Iturria: El Diario Vasco