Diru-laguntzak euskalduntze ikastaroak egin dituztenei

Diru-laguntzak euskalduntze ikastaroak egin dituztenei  albisteari erlazionaturiko albistea

Zarauzko Udalak diru-laguntzak emango dizkie 2016-2017 ikasturtean zehar euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei.

Zarautzen herritarren %70a da elebiduna, eta Udalarentzat oso garrantzitsua da kopuru horri eustea eta ahal bada noski gehitzea. Horrenbestez, diru laguntzak banatuta, elebidunen kopurua handitzea du helburu nagusi Zarauzko Udalak.

Zenbait baldintza

2016-2017 ikasturtean zehar euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten herritar heldu orok jasoko dute diru-laguntza.
Onuradunek honako baldin-tzak bete beharko dituzte laguntza horiek jasotzeko: diru-laguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egon behar dira, eta ikastaroan eskainitako ordu guztien %80 hartzea, gutxienez.

Eskariak Herritarren Arreta Zerbitzuan (kale Nagusia, 29) aurkeztu behar dira, Zarauzko Udalak horretarako jarriko dituen eskaera-orriak baliatuta, 2017ko uztailaren 14a baino lehen, hau da, hiru asteetako epea dago oraindik. Hori izango da, hain zuzen, azken eguna aurkezteko.



Iturria: El Diario Vasco