2017-18 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 5etik 16ra

 2017-18 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 5etik 16ra  albisteari erlazionaturiko albistea

Zumaiako Soldadura Zentroan 2017-18 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 5etik 16ra izango da. Interesa duten pertsonek zentrora deitu eta instalazioak ikusteko eta argibideak jasotzeko hitzordua eska dezakete maiatzean zehar.

Espezialitatea: SOLDADURA, FABRIKAZIOA ETA MUNTAIA

Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Aurre izen-ematea: Ekainaren 5etik 16ra, Soldadura Zentroan. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren  bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.

Lehenengo ikasturtea:

    Fabrikazioko oinarrizko eragiketak
    Soldadura eta metalezko arotzeria
    Aluminio eta PVCko arotzeria
    Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak
    Zientzia aplikatuak I
    Komunikazioa eta gizartea I
    Tutoretza eta orientazioa



Iturria: Urola Kostako Hitza